2001 urtean, Paco Sevillak eta Derio udalerriko 5 urteko haurren beste guraso batzuek (Javier Mentxaka, Gonzalo…) proposatutako ideia forma hartzen hasi zen. Benjaminen talde bat sortzea eta haraneko torneoan izena ematea erabaki zen. Uribe-Kosta torneoa zen garai hartan, gaur egun Txorierri-Kosta deitzen bada ere.

 

Horretarako entrenatzailea behar genuen, eta Miguel Ángel “Vicious” topatu genuen. Gurasoen Elkartearen babesarekin, taldearen izena erabakitzea besterik ez zen falta. ARTEAGA izena jarri genion, Derio udalerriko auzo zaharraren omenez.

 

Arteagaren lehen partida Plentzian jokatu zen, eta izugarrizko hotza egiten bazuen ere, Miguel Ángel “Vicious” entrenatzaileak azaldu duenez, futbolean jolasteko ilusioak berotzen zituen umeak.

Zutik: Miguel Ángel "Vicious" (entrenatzailea), Gaizka, Arkaitz, Bosko, Alexai, Borja, Jon Ordeñana, Paco Sevilla (ordezkaria).

Makurtuta: Jon Ander, Ander, Jon Andoni, Xabi, Eneko, Ugaitz.

Lehen talde honetan azpimarratzekoa da Arteagan jardunean dauden hiru entrenatzaile zeudela: Jon Ordeñana, Arkaitz eta Eneko.

 

 

Ezkutua

 

Arteagak bere lehen urratsak egin zituen, baina oraindik nortasun-ezaugarri bat falta zitzaion: ezkutua.

Eta, zergatik tigrea? Ba jokatutako partida ugari horietako batean, guraso batek, umeei adore emate aldera, esan zien: “Goazen, goazen, tigreak, eman gogor…” Adore emateko hitz horietatik sortu zen erdian tigre bat daraman ezkutua sortzeko ideia.

 

Jantzien koloreek, berdeak eta horiak, udalerriko armarriarenak islatzen dituzte.

 

 

Etengabeko Hazkuntza

 

Gutxika Arteaga hazten joan zen, eta sortu eta bi urte igarota, neska jokalariak ere bagenituen. Horregatik, lehen talde mistoa sortu genuen. Eta zertxobait aurrerago futbol-eskola sortu genuen, Derio Kirol Klubak babestuta.

 

Gaur egun 170 jokalari ditugu gure futbol-eskolan, Arteaga Futbol Taldean, eta kategoria hauetan lehiatzen dira:

Areto-futboleko 4 talde aurre-benjamin misto.

Eskolako futbol 7ko 4 benjamin misto.
Eskolako futbol 7ko 3 kimu.
Eskolako futbol 11ko 1, mutilena.

Eskolako futbol 11ko 1, neskena.

Guztira 13 talde, eta udaberrian hasiberrien beste bi talde gaineratuko dira.



Oraindik ez dugu muga jo, eta gure herri gaztearen beharrak ikusita, datorren denboraldian berehala hazteko aukera ikusten dugu, beste bizpahiru talderekin. Eta etorkizunerako gure apustua da neska kadete eta gazteen talde berrien sorrera bultzatzea.

 

Urte hauetan zehar jokalari handiak pasatu dira klubetik. Horietako batzuek Athletic Club de Bilbao bezalako taldeetara igarotzea lortu dute. Bertan hiru “tigrek” jokatzen dute gaur egun: Iñigo Vicentek, kadeteekin, Iñigo Lópezek kimuekin eta Sara Barbosak Athletic B taldean.

 

 

Arteaga FTren Lorpenak

 

Guretzat, urte hauetan guztietan erdietsi dugun lorpenik handiena izan da Derioko neska-mutil askok kirola egin eta futbolean jokatzen gozatu ahal izatea.

 

Baina horrez gain, azpimarratzekoak dira lortu izan ditugun garaikur hauek:

 

  • 2006 urtea - Benjaminek URIBE-KOSTA torneoa eta Mungiako SAN PEDRO torneoa irabazi zuten.

  • 2008 urtea - Benjaminek Mungiako SAN PEDRO torneoa irabazi zuten.

  • 2009 urtea - F-7ko Haurrak Neskak taldeak BIZKAIKO Txapelketako finalaurrekoa jokatu zuen.

  • 2013 urtea - 2004ko Benjaminek BALMASEDAKO torneoa irabazi zuten.

  • 2013 urtea - 2003ko Benjaminek hirugarren postua lortu zuten Indautxuko TXUS PEREDA torneoan.

  • 2013 urtea - Haurrak Mutilak taldeak, “Ondarru” buru duela, B LIGAko finala jokatu zuen.

 



 

Arteagako familiak 28 entrenatzaile ditu gaur egun, urtero hobekuntza-ikastaroak jasotzen dituztenak. Horiez gain, hogei pertsona inguru daude antolakuntzaren eta koordinazioaren atzean.



Aipamen berezia egin nahi dugu Udalak egindako ahaleginaren inguruan; izan ere, urtero baliabideak eman ditu bizi izan dugun hazkunde geldiezinean laguntzeko. Eta erabat ziur gaude inoiz ez digutela bizkar emango.

 

 

AUPA ARTEAGA !

HISTORIA

El Caserio Premium
Electricidad Derio
VinosIrusta.JPG
Taberna Sugoi Byron
Dekormac.jpg
RestauranteElOsoPardo.JPG
ElorrietaInstalacionesElectricas.JPG
CentroTerapiaLasai.JPG
AgrojardinAstikene.JPG
Logotxokoona.jpg
BarTrippy.JPG
DevonsTavern.JPG
Euskoser Servicios Integrales
Aislamientos Urbegi
TicTac.jpg
  • Twitter Metallic
  • YouTube Metallic

© 2018 Arteaga F.T. Derio