1/1
Azken berriak

Arau hauekin jokatu nahi dugu. Kiroltasuna

2013ko abenduaren 2a

Gurasoak, 10 arau hauekin jokatu nahi dugu:

 

  1. Ez oihukatu jendearen aurrean.

  2. Ez oihukatu entrenatzaileari.

  3. Ez gutxietsi epailea.

  4. Ez gutxietsi nire kideak.

  5. Ez jarri urduri.

  6. Barre egin eta ondo pasatu ni jokatzen ikustean.

  7. Ez eman ikasgairik partidua amaitutakoan.

  8. Ez ahaztu jokoa baino ez dela.

  9. Pentsatu beti egingo dudala ahal dudan ondoen.

  10. Zure babesa badut, zoriontsua izango naiz.

 

Bete itzazu arauak eta utzi umeei jokoaz gozatzen. Gaitzetsi kiroltasunik gabeko jarrerak.

 

Denboraldi honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak berritasun bat ezarri du eskolako kirolean ematen diren jokabide desegokien aurka: Txartel Beltza. Txartel Beltz honen xedea da kiroltasunik gabeko jarreren eta jokalariek, entrenatzaileek eta benjamin, kimu zein haurren kategorietako topaketetara bertaratzen direnek hezteko eginkizunaren aurka izaten dituzten jarreren inguruan ohartaraztea eta horiek errotik kentzea.

Topaketa horietan epaileak kiroltasunik gabeko jarreraren bat atzematen badu zelaian edo zelaitik kanpo, Txartel Beltza erakutsiko du, horren bidez ohartarazteko ekintzan hezigarriak ez diren zenbait jarrera edo jokabide gertatzen ari direla. Kiroltasunik gabeko jokabide horiei eutsiz gero, epaileak topaketa bertan behera utzi beharko du, eta bigarren aldiz erakutsiko du Txartel Beltza.

 

Hartara, Arteaga FTak eskatzen du gure jokalari, entrenatzaile, senitarteko eta jarraitzaileen jokabidea beti eredugarria izan dadila, zentzu guztietan, kirolean oro har, eta bereziki eskola arloko kirolean gailendu behar duten balioekin bat etorriz.

Please reload

Argitaratu webgunean

Bidali partiduen argazkiak, bideoak eta kronikak honako helbide honetara, webgunean argitaratzeko:

 

arteagaderio@gmail.com

Esteka interesgarriak
El Caserio Premium
Electricidad Derio
VinosIrusta.JPG
Taberna Sugoi Byron
Dekormac.jpg
RestauranteElOsoPardo.JPG
ElorrietaInstalacionesElectricas.JPG
CentroTerapiaLasai.JPG
AgrojardinAstikene.JPG
Logotxokoona.jpg
BarTrippy.JPG
DevonsTavern.JPG
Euskoser Servicios Integrales
Aislamientos Urbegi
TicTac.jpg
  • Twitter Metallic
  • YouTube Metallic

© 2018 Arteaga F.T. Derio